XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan, behin batean kobazulo hartan egon zena bere anaia gaztea izan zela esan zion atezainari eta egun halako herrian ostalaria zela, eta...

Hau da, zekien guzti-guztia, hitzez hitz, kontatu zion.

Beste hamaika lapurrak berriz bueltatu arte bertan eduki zuen atezainak, eta hauek, agindutakoa ahaztu eta isilmandataria hil egin zuten.

Ondoren, hamabi lapurrak beste anaiaren ostatura abiatu ziren.

Euretariko hamaika, arnasa hartzeko zulotxo bat zuten zahagietan sartuta joan ziren.

Hamabigarrenak, olio saltzailearen itxurak eginez, kortako barandan lo egin nahi izan zuen.

Baina ostatuko nagusiak ez zion utzi eta ohe gozoa eskaini zion.

Gauerdian, zerbitzariak euren lanetan ari zirela, morroiak sorginen afaria prestatzeko agindu zion neskameari.

- Ez dago oliorik.

- Sarreran dauden zahagiak olioz gainezka dagoz -erantzun zion morroiak. Ni neu joango naiz olio bila.

Eta kortara jaitsi zen.

Lehenengo zahagia ukitu bezain laster, bere barrutik zetorren ahots batek itaundu zion:

-Zer? Joateko ordua da?

-Ez, oraindik ez -erantzun zuen morroiak.

Bigarrenari, hirugarrenari... oratu eta gauza bera gertatzen zen: barrualdetik norbaitek ea ordua zen galdetzen zuen, eta morroiak guztiei gauza bera erantzuten zien: ezetz, oraindik ez zela ordua iritsi.